XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik, bein baiño geiagotan, bultzian edo noala, aoa zabaldu duten ordurako ezagutu izan ditut nere erriko gazteak.

Bereala galdetu izan diet: - Zer, ondarrutarrak?.

Eta auzo errietakoei ere antz ematen diet.

Olaxe, Hondarrabia`ko izkerak ere ba du bere kutsua.

Emen gauden denok edo geienok dakigu, erri ontako izkera, esaten dutenez, ez dala gipuzkera goi-naparra baiño.

Bere urbillean dauden napar errietakoen antzeko izkera eukitzea ez da arritzekoa, ori berezkoa da, naturala Gipuzkoa`ko beste aldean ere berdintsu gertatzen da.

An, Eibar inguruan da, bizkaieraz itz egiten da.

Nik bezela dakizute guztiok Hondarrabia`ko izkera geien aztertu zuena Luis Luziano Bonaparte izan zala.

Bere zaletasuna orixe izan zan, izkuntzak ikasi ta aztertu.

Ta euskera ikasi ta aztertu ziarduela Hondarrabia`ko emakume batekin ezkondu baizan, beste iñungo izkera baiño emengoa ikasteko aukera obea izan zuen eta ala egin zuen.

Emengo ta inguruko izkerari buruzko lan bat idatzi zuen: sur le basque de Fontarrabie et d Irun izena jarri zion bera lan oni.

Nik gramatika gutxi ta frantsesa oraindik gutxiago jakiñik ezer esatekorik ezin jaso izan det bertatik.

Bonaparte`k bere lan ontan erakusten duena iru zatitan banatu genezeke: Hondarrabia`ko izkeraren berezitasun batzuek; iztegi labur bat, hondarrabitar, frantsesez, gipuzkoar eta lapurtar itzak jarriaz, eta M. Vineon`ek irundar idatzitako San Mateo`ren berri-onaren zati bat aztertu ta oarrak jarri.

Ez dakit Bonaparte`ren idazlan au euskeratua dan ala ez.

Egin gabe izan ezkero merezi luke euskeratzea, bere azalpenak nik jasi ditudan baiño obeki edonork jaso sal izateko.

Ta itzaurre naikoa luzetxo onen ondoren sartu nadin gaiaren barrenean.

Hondarrabia`ko izkeraren berezitasun nabarmenetako bat gure sintetikoaren ordezko era da.

Beste edonun edo geienetan noa dakart eta antzera esaten diranak, emen (eta bear bada inguruko errietan ere bai) joaki naiz ekarki dut eta antzera esaten dira. .

Izkera era au aditzen oitu gabe daudenei, berau, sintetikoen denborakoa danik ez zaie idurituko.

Joaki naiz orrek, noa baiño joan naiz geiago dirudi guretzat.

Hondarrabia`ko aditz era onek bi denbora ditu: oraiña ta leena: .